XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduak pasatu ziran. Danak batzeko ordua jarri enen eta etortordua zan. Baetozan taldeka, baina otsorik ez zan ageri. Danak etorriak ziran.

- Gaur ez dogu suerterik eduki. Otso hori gu baino zuhurragoa da. Bihar ordu berean hemen topatuko gozak!

Hau esan eta segituan joan ziran etxera, bazkaltzeko gogoz.

Etxera heldu ziran aurpegi triste harekin. Bazkaltzeko berakatz-zopa beroa eta okelea egin eban Unairen amak.

- Gaur San Blas da, eta arrastian elizara joan behar dogu, -esan eban amak.

- Bai, baina nik elizara joan aurretik ardiengana buelta bat egin gura neuke, -erantzun Unaik.

- Konforme, baina elizara sasoiz etorri gero!

Besteak ohean egozan Unai martxan jarri zanerako. Txakurra eta morrala aldean ebazan.

Baina bidean, oraingoan, ez zan Artaun eta Oban fijatu, ez inguruko aretxetan, kezkaturik egoan eta.

Baltzola inguruko baserrietan ez zan inor ageri, txakurrak eurak be kortan egozan.

Ardiak egoten ziran larrera heldu zan, baina han ez egoan ardirik. Unai txarrena pentsetan hasi zan eta, orduan, txakurra falta zala konturatu zan. Kobazuloko ahoan ikusi eban, lurrari hatz egiten. Korrika joan zan Unai be. Txakurrak kobara eroaten eban. Unaik koba nahiko ondo ezagutzen eban, baina ilunetan ez zan inoiz sartu.

Beeeee handi bat entzun eban eta bere ardien arraotsa. Unai orain arinago joian bere ardien bila.